Spiaggia de Porto Istana eta Olbia

Gosaldu eta Porto Istsna hondartza ezagutzera joan gara. Oraingoan ez dugu parkina ordaindu behar izan. Ur urdin eta gardeneko beste hondartza eder bat. Jende asko dago baina beti bezala Lelia aurkitu dugu arazorik gabe. Hondartza guztietan bezala, dutxarik ez baina komuna eta taberna badaude. Aukera on bat bertako  garagardoa edateko: Ichnusa. Baina kontuz esnatzerakoan : non filtrata eta cruda daude, bata filtratu gabekoa eta bestea gordina. Niri horiek ez zaizkit gustatzen, normales edo limone nahiago.

Eguna hondartzan pasa eta gero (horretako eguzkitakoa beharrezkoa da),

Gaur ondartza berri bat ezagutzera joan gara: Spiaggia Porto Istana.

Olbiara goaz

Uztailak 19

Cagliartik 273 km daude eta 3 ordutan egin dugu. Autobia moduko bidean da, 2 errailetakoa eta ez dugu trafiko gehiegi aurkitu. Gure etxea hiriaren kanpokaldean dago, udara pasatzeko auzo batean. 3-4 pisutako etxeak dira jatetxez inguratuta. Kokapen eroso bat da inguruko ondartzetara joateko.

Bidean gasolinaren prezio aldaketaz konturatu gara.  Herri barruko gasolindegian diesela 1,47 eurota dago, guretzat garestia, baina hondartzen inguruan 1,66€ra igotzen dute. Kontuz ibili.

Arratsalde pasan Piagga Brandinchin egon gara. BIZITZAN IKUSI DUDAN ONDARTZA EDERRENA!!!!! Parkina ordaindu behar da, 2 euro ordua baina merezi du ur gardenetan bainu bat hartzea. Baina kontuz, 20tan itxi egiten dute (gu despistatu eta 20:10tan atera ginen).

Handik etxera joan eta pizza bat erostera joan ginen ondoko pizzeri batetara. Ordaintzeko orduan, jabeak oso lista zela pentsatu eta 3 euro gehiago kobratzen saiatu zen. Egia esanda, orain arte ez genuen horrelakorik izan. Zorionez, kamarerotako bat hegoamerikarra zen eta “akats” bat egon zela esan genion eta dena konponduta. Pizza 🍕 aurpegiakin bueltatuko gara Donostia: oso onak eta merke erosi daitezke. Pizza erosteko beste aukera bat badago: pizza a metro. Nahi duzun luzera erosiko dezakezu.